Car Sharing Interesgarria da? Galdera ohikoenak Harremana Elkartea
Nola funtzionatzen du?| Abantailak| Ze aportatzen du?| Zergatik da onuragarria| Kostea|
 
 

Gizarte eta ingurumen arloko onurak

 

Ibilgailu kolektiboa partekatzeak dagoeneko erakutsi du zenbateraino murriz ditzakeen mugikortasunaren ondorio txarrak, garraiobide bat edo bestea erabiltzeko aukera murriztu gabe.

 

Ingurumen arloko hobekuntzak

 

Hiru hobekuntza nabarmen:

 
   
  Partekatutako ibilgailu kolektibo bakoitzak 4-8 auto pribatu
ordezten ditu. Beraz, aparkalekutarako espazio gutxiago behar da,
eta, bide batez, espazio hori gizarte eta ingurumen erabileretarako
berreskura daiteke.
 
Ibilgailua erabilitako orduko eta egindako kilometroko ordaintzen denez
("pay-as-you-drive system") jendeak bi aldiz pentsatzen du ibilgailua
hartu baino lehen, eta horren ordez, maizago erabiltzen du garraio
publikoa edo bizikleta, edo besterik gabe, oinez joatean da. Ibilgailu
kolektiboa partekatzeko zerbitzua erabiltzen dutenek inora joan behar
dutenean, garraio-aukera zabalagoa dute.
Eskuarki, ibilgailu kolektiboak partekatzeko enpresek ibilgailu sorta ederra
eskaintzen dute (auto txikiak, familiar ertainak, furgonetak eta kamionetak),
bezeroaren unean uneko beharretara egokitzeko. Ibilgailu kolektibo horiek
nahiko berriak izaten dira, eta, hortaz, ez dute hainbeste kutsatzen eta
energia gutxiago kontsumitzen dute.
   
 
 

Ibilgailu gutxiago

 

Argi dago aparkalekuak arazo bihurtu direla hirietan eta politikoek kritika asko jasotzen dituztela arazo hori dela-eta. Ibilgailu kolektiboa partekatzea askoz merkeagoa da lurpean aparkalekuak eraikitzea baino, eta, merkeagoa ez ezik, zentzuzkoagoa ere bada.

 

Ibilgailu pribatuaren beharra murrizteko duen ahalmenari esker, ibilgailu kolektiboak partekatzeko zerbitzuak funtsezko elementuak dira hirien garapen iraunkorra lortzeko estrategien barruan. Aparkaleku gutxiago behar izatea ez da ekonomia kontu bat bakarrik; hirien diseinurako eta hirietako bizi-kalitaterako ere ikaragarri garrantzitsua da. Ibilgailu kolektiboak partekatzeko zerbitzuak gainera, garraio publikoa eta bizikletak gehiago erabiltzera bultzatu dezake jendea.

 

Bihar-etziko hiriko elementu

 

Ibilgailu kolektiboa partekatzea norbanakoen garraioaren ondorioz kontsumitzen den energia eta airera isurtzen den karbono dioxidoa gutxitzeko erarik eraginkorrena da; aldi berean mugikortasunerako aukera gehiago eta ibilgailu sorta zabalagoa erabiltzeko aukera eskaintzen du, nork bere jabetzako automobila erabilita baino.

 

Ibilgailu kolektiboa partekatuz, norbanakoen mugikortasunerako energiaren kontsumoa ia erdira etortzen da. Ibilgailu kolektiboa partekatzeko sistemarekin karbono dioxidotan urtean 800ren bat tona gutxiago isurtzen da!

 

 

Euskara  |  Castellano
RSS
Plazaguneak garatua